XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Goazen goazen, ikusi behar dugu.

Erantzun zion Juan Martinek.

Yoan ziren errekara eta hurbildu ziren leza zuloetara.

Ur-yauzia ttipitua zagon idortearekin eta hortaz errexago zuten lezetako zokora hurbiltzeko.

Juan Martinek oihu batzuk egin zituen Lanoari deika bainan alferrik, han ez zen deus.

Juan Martinen deiadarrak oihartzunak bakarrik erantzun.

Itzuli ziren berriz errotara deus erdietsi gabe.

- Leher ine nago, ez dut batre loik in.

Guri gertatu zaikune ikaragarrie da.

Beti ere gaur atsean zerbait aitzen baduzu edo ikusten baduzu, aski duzu neri gaztietzia.

- Bai bai Juan Martin, nik gauerdian zerbait sumetzen badut, bier goizean yoain naiz zure etxera, egon trankil.

Juan Martin abitua zen bere aldera bainan pentsatu zuen Otarteko bordara yoatea lehenik, berritxarra ematera bere yendakiek yakinen gainean egon zaitzin.

Han aurkitu zituen denak astelen goiz hartan.

Ez ziren bada guti harritu berri hori yakitean, zer nahigabea familiarentzat.

Amatxi nigarrez eta denak ere izituak sorginen gaixtakeri eta deabrukerien beldurrez.

Otartekoek ere hola zioten, sorginen lana izanen zela.

Juan Martin goiza han pasaturik eta gosaldu ondoan Zokozarreko bordara abiatu zen.

Etxekoak nausiaren zain, harrera ona egin zioten.

Bainan Juan Martinen deus probetxu gabeko ibilaldia alferrikakoa izan zela ikusirik, familiako nahigabeak eta kezkak indar gehiago hartu zuten.

Amatxi xaharrak berriz ere: - Ni segur naiz Lanoa Infernuko errekako leze haundian dagola, sorginek hantxe daukate.

Lenago ere gertatu izan dire holako deabrukeriak.

Egun guzian kezka horrekin baina beren lanak utzi gabe eta beti Lanoa denen gogoan.

Bizkitartean Jose Mari errotazaina errotako lan pizerrak egin ondoren goizik goatzera, arront logaletua baitzagon.

Goatzean sartu orduko lokartu zen.